Ibilbideak

Egokituak eta maila guztietarako

Gozatu naturaz

Gure ibilbidea, zure biderik onena

Leurtza eta bere ingurunea ezagutzeko eta disfrutatzeko bidezidor batzuk egokitu dira, luzera, desnibel eta zailtasun ezberdinekin.

Seinaleztatutako 3 bidexka ditugu

Ibilbide guztiak Leurtzako informazio etxolatik hasten dira. Jarraian, ibilbide bakoitzari buruzko xehetasun eta informazio gehiago aurkituko duzue.

Bide egokitua

Bide egokitua

Mugikortasun urriko pertsonentzako egokitutako bidea: Leurtzako beheko urtegia inguratzen duen 2km-ko bidea;

Itsuendako, ezkerrean langa baten eta braillen idatzita dauden panel batzuen bitartez.
Gurpildun aulkiendako, plataforma eta zintarri baten bitartez ibilbide osoan zehar. Kasu: Ibilbidearen erdialdean eta bukaeran %8 baino altuagoak diren maldak daude.

Bidean zehar bankuak, atseden guneak eta informazio seinaleak daude. Bide honen zati bat “Leurtzako bidea”-rekin (SL-NA-7) bat egiten du.

Egokitutako ibilbide laburra

Leurtzako urtegiak inguratzen dituen pasealeku xumea. Bertan interpretatutako interesguneak aurkituko ditugu.

3,5 km-ko ibilbidea, 60 metroko desnibelarekin. Bideak Leurtzako urtegiak inguratzen ditu.Zuriz eta berdez balizatua, ez du zailtasunik, baina zatiren batean irristatzeko arriskua egon daiteke hezetasunarengatik. Gomendatzen da hemen markatzen den norabidean egitea, makilekin markatutako interes-puntuak jarraituz.

Ibilbide luzea

Ibilbideak Leurtzako errekaren arroa inguratzen du eta uraren eta pagadien arteko kontrasteaz gozatzeko aukera ematen du. Habitat egokia da igel gorriarentzat.

Goiko urtegiko dikea zeharkatu ondoren, Eltzaburuko galtzada zaharraren zati batzuk ikusiko ditugun bide batetik igo behar dugu. Zumardenako lepora iritsiko gara, Zumarrenako (edo Erlaingo) gurutzetik gertu. Ekialdetik, Belate aldera, Pittortzar trikuharria mirets dezakegu.

Zumardenara itzulita, tarte lau batetik jarraituko dugu Uztakortako leporaino (usategi batzuk ikusiko ditugu). Gero, Zoratxipi mendia ekialdetik okertuta, Ezkalarre lepora iritsiko gara. Hortik, ibilbideak behera egiten du abiapuntura itzuli arte.

Sendero accesible a personas con movilidad reducida: 2 kilóme- tros de longitud que rodea el embalse inferior de Leurtza.

Sencillo paseo que rodea los embalses de Leurtza. En él encontraremos puntos de interés interpretados.

El recorrido bordea la cuenca del arroyo de Leurtza y permite disfrutar del contraste entre el agua y los hayedos.

AVISOS
⚠️ AVISOS / OHARRAK ⚠️
En estos momentos no hay ninguna alerta activada.

Sirva este aviso como recordatorio de los riesgos inherentes a la flora y fauna silvestres.