Pribatutasun politika
LOPD
| Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa | |
| Erantzulea | Leurtza Naturgunea, S.L. (IFZ: B71476972), aurrerantzean “Leurtza Naturgunea” |
| Helburuak | Leurtza Naturguneak burutzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa ematea; zerbitzu hauek kudeatzea. Leurtza Naturguneak eta interesdunen arteko harremanetarako, kontsultarako eta kudeaketarako tresna bat eskaintzea. |
| Legitimazioa | Interes publikoko misio bat gauzatzeko tratamenduaren beharra (RGPD 6.1.e art.) Interesdunak emandako baimen zehatza (RGPD 6.1.a art.) Leurtza Naturgunearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) |
| Hartzaileak | Oro har, ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, legezko betebeharrak edo kasu espezifikoak izan ezik. |
| Eskubideak | Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Barreiatua, z/g – 31752 Urrotz (Nafarroa) edo posta elektroniko honetara leurtzaurtegiak@gmail.com |
Pribatutasun Politika – Datu Pertsonalen Babesa
Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikora aipamen berezia eginez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie posta elektroniko, web formulario edo bestelako baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak, B71476972 IFZ duen Leurtza Naturgunea, S.L.ren (aurrerantzean “Leurtza Naturgunea” edo “Tratamenduaren Erantzulea”), tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzaileekin harremanetan jartzeko, beren jarduerari dagozkion zerbitzuak kudeatzeko eta beren jarduerari dagozkion eginkizun legitimoak betetzeko erabiliko dira.
Legitimaziorako Oinarri Juridikoak
Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, Datu Pertsonalak Babesteko legediaren baitan, interes publikoko misio bat gauzatzeko tratamenduaren beharra, tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko eta Leurtza Naturgunearen legezko interesa dira.
Leurtza Naturguneak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
Datu pertsonalak biltzea
Leurtza Naturguenak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere webgunean sartzeko; alabaina, formulario batzuk eta zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako, plaza erreserbatzeko), ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Leurtza Naturguneak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Leurtza Naturguneak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika eta webgunearen baldintza orokorrak onartzea.
Adin-txikikoen datu bilketa
Leurtza Naturguneak ez die 14 urteko beherakoei haien datu pertsonalak ematen uzten, ezta webguneko formularioen bidez ezta posta elektronikoaren bidez. Beraz, haien gurasoen edo tutoreen baimena erakusten ez badute, egiten dutenek 14 urtetik gorakoak direla adierazten dute.
Beraz, bitarteko horiek erabiliz datu pertsonalak ematen dituztenek formalki adierazten dute 14 urtetik gorakoak direla edo, halakorik ezean, gurasoen eta/edo legezko tutoreen baimena dutela.
Interesdunen eskubideak
Leurtza Naturguneak erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela sarbide, zuzenketa, ezeztapen, mugaketa eta lekualdatze eskubideak. Era berean, emandako baimena edonoiz ezeztatu dezake, baita gai honi buruzko bestelako edozein eskari egin ere. Horretarako Tratamenduaren Erantzuleari idatzi bat bidali beharko dio, helbide honetara: Leurtza Naturgunea, Barreiatua, z/g – 31752 Urrotz (Nafarroa) edo posta elektroniko honetara leurtzaurtegiak@gmail.com.
Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).
Horretarako eredu hauek erabili daitezke:
– ERABAKI AUTOMATIZATUEN AURKA
Datuak Babesteko Ordezkaria (DPO)
Datu pertsonalak babesteko legedia betez, bereziki 2016/679 (EB) Arautegia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPD”), Leurtza Naturguneak jakinarazi nahi dizu Datuak Babesteko Ordezkaria izendatu duela eta interesdunen eskura jartzen dituela bere kontakturako informazioa:
Erakundea: DPO BIDE, S.L.
Helbidea: Azkoitia Plaza, 5, 2.D – 20011 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Telefono-zenbakia: +34 943453588
Posta elektronikoa: info@dpobide.com
Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Leurtza Naturguneak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Leurtza Naturgunearekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Leurtza Naturgunearen menpe.
Segurtasun-neurriak
Leurtza Naturguneak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Leurtza Naturgunearen erantzukizunpekoak.
Segurtasun Urraketak
Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Leurtza Naturguneari webgune, eremu pribatu, sarbide-gako edo informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna edo webgunearen funtzionamendu egokia arriskuan jartzen duen edozein gorabehera, segurtasun-urraketa, sarbide okerra edo baimendu gabea. Jakinarazpena egiteko 848 98 00 25 telefono zenbakia edo leurtzaurtegiak@gmail.com helbide elektronikoa erabili ditzake.
Kontserbazio epea
Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabilitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.
Indarraldia
Leurtza Naturguneak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Leurtza Naturguneak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Naturguneak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.
Jurisdikzioa
Leurtza Naturgunea eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Leurtza Naturgunea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Iruñako (Nafarroa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Leurtza Naturguneak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.
