Arauak

Zaindu gure aisialdirako gune naturala

Arauak eta gomendioak

Leurtzan antolatutako jardueraren bat egin nahi duzu?

Urrotz edo Beintza Labaiengo udalei baimena eskatu beharko diezu. Herri-lurren aprobetxamenduari buruzko Ordenantza bete beharko duzu.

Sarrera librea urte osoan

Oinarrizko arauen laburpena

Baterian aparkatu, aurreko aldea irteerako bidera begira.

Debekatuta dago sua egitea horretarako prestatutako erretegietatik kanpo.

Txakurrek lotuta joan behar dute, aziendari eta gainerako bisitariei eragozpenik ez sortzeko.

Azienda ez elikatu.

Kanpatzea eta ibilgailuan gaua pasatzea debekatua dago.

Bainatzea arriskutsua izan daiteke. Saihestu beharrezkoak ez diren arriskuak. Ez dago zainketarik.

Urtegietan debekatuta dago edozein ontzi mota erabiltzea.

Debekatuta dago basa-fruituak, perretxikoak eta loreak biltzea.

Ordenantza eta araudi ofizialak

Leurtzako urtegirako indarrean dagoen araudia kontsultatu eta deskargatu dezakezu jarraian agertzen diren esteketan.

Jazarpen protokoloa

Sexu-jazarpena eta beste jokabide batzuk prebenitzeko eta horien aurrean jarduteko protokoloa

Ordenantza

Beintza-Labaien herri-aprobetxamenduen ordenantza, 2023ko azaroaren 14koa

235 Boletina

Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 235. zk., 2023ko azaroaren 13koa

129 Boletina

Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 129. zk., 2014ko uztailaren 3koa

araudi xehatua
  • Sute-arriskuagatik alertarik ez dagoen egunetan, zaintza ordutegian bakarrik erabili ahal izango dira barbakoak.
  • Kotxez bazatoz, baterian aparkatu eta larre eta bordetarako sarbideak errespetatu. Honez gain, errepide ondoan dagoen mugikortasun eta ikusmen urria duten pertsonendako ibilbidea ere errespetatu.
  • Autobusek seinalatutako tokian aparkatu behar dute eta ezin dute urtegietaraino sartu.
  • Posible da sua egitea, baina bakarrik horretarako prest dauden erretegietan, inoiz ez larreetan edo basoko beste edozein tokitan. Zabor-edukiontziak erabili eta itxi: honela gauez animaliek zaborra barreiatzea ekidingo dugu.
  • Aske dagoen aziendari jaten ematea oso polita da, baina arriskutsua: ohitura hartzen dute eta gero molestatzen dute. Honez gain, ostikadak eta hozkadak ematen ahal dituzte. Gogoratu eremu honetan bisitaria zu zarela eta haiek direla biztanleak.
  • Txakurrak lotuta egon behar dute, gainerako erabiltzaileak errespetatzeko eta bioaniztasuna zaintzeko.
  • Bainua ez dago zaindua. Bainatzea erabakitzen baduzu, zure ardurapean izanen da.
  • Bioaniztasuna zaintzeko helburuarekin, ezin dira piraguak edo bestelako ontzirik erabili, puzgarriak izan edo ez.
  • Motorrezko edo bateriazko ibilgailuekin ibiltzea mugatua dago. Bakarrik eremuan sartzeko errepidean eta aparkalekuan ibil daiteke. Mugikortasun urria duten pertsonek aulki elektrikoekin edo antzekoekin ibil daitezke horretarako egokitua dagoen bidean.
  • Bakarka edo taldeka kanpatzea debekatua dago. Baita ere irabazi asmoekin edo txapelketa puntuagarriak diren kirol probak ere debekatuta daude, propio emandako baimena dutenak izan ezik. Informazio gehiago lortzeko Urrotz edo Beintza-Labaiengo Udalekin jarri harremanetan.
  • Beroa eta eguraldi ona egiten duen egunetan, batez ere udan, bisitari asko egoten da urtegietan, eta ondorioz, aparkatzeko arazoak egoten dira. Pazientzia eta lasaitasuna ezinbestekoak dira naturan egun on bat pasatzeko.
  • Edozein anomalia ikusiz gero mendizainei esan. Zerbitzua beti hobetu dezakegu. Eta batez ere, disfrutatu Leurtzan… naturaltasunez!
  • Gaua pasatzea debekatuta dago ingurune guztian.
  • Arrantza debekatuta dago.

Protocolo acoso

Protocolo para la prevención y actuación frente al acoso sexual, al acoso por razón de sexo y otras conductas contrarias a la libertad sexual y a la integridad moral

Ordenanza

Ordenanza Beintza-Labaien aprovechamientos comunales, del 14 de noviembre de 2023

Boletín nº 235

Normas de uso Boletín Oficial de Navarra nº 235, del 13 de noviembre de 2023

Boletín nº 129

Normas de uso Boletín Oficial de Navarra nº 129, del 3 de julio de 2014

normativa detallada
  • Los días que no haya alerta por riesgo de incendios, solo se permitirán el uso de barbacoas en horario de guarderío.
  • Si vienes en coche, aparca en batería y respeta los accesos a los caminos de pastizales y bordas. Respeta también el paseo de minusvalías junto a la carretera.
  • Los autobuses deben aparcar en el lugar señalado, no pudiendo acceder hasta los embalses.
  • Está permitido hacer fuego, pero sólo en los asadores habilitados para ello, nunca en los pastizales u otras zonas de bosque. Utiliza los contenedores de basura, y ciérralos: evitaremos que por la noche los animales esparzan la basura.
  • Dar de comer al ganado suelto es muy bonito, pero tiene sus peligros: se pueden viciar y luego son molestos. También pueden ser peligrosos por sus coces o mordiscos. Recuerda que estás en un comunal donde tú eres el visitante y ellos los habitantes.
  • Los perros deben estar atados, por la tranquilidad del ganado, por respeto al resto de usuarios del área recreativa y por razones de conservación de la biodiversidad.
  • El baño no está vigilado. Si decides bañarte será bajo TU responsabilidad.
  • Por razones de la conservación de la biodiversidad está prohibido el uso de piraguas o cualquier tipo de embarcaciones que puedan transportar agua, sean hinchables o no.
  • La circulación de vehículos motorizados está restringida (incluso de batería) a la carretera de acceso y el área de aparcamiento. Las personas con movilidad restringida podrán desplazarse con sillas eléctricas o semejantes por el sendero acondicionado.
  • Queda prohibida la acampada individual o colectiva, así como las pruebas deportivas y recreativas organizadas con fines lucrativos o competitivos puntuables, salvo las que cuente con autorización expresa. Para más información contactar con el ayuntamien de Urrotz o Beintza-Labaien.
  • En días de calor y buen tiempo, sobre todo en verano, Leurtza es un sitio con mucha afluencia de visitantes y problemas de aparcamiento. La paciencia y la tranquilidad son el mejor aperitivo para un día en la naturaleza.
  • Comunica cualquier anomalía al servicio de guarderío o a través de nuestro correo electrónico. Siempre podemos mejorar. Y sobre todo, ¡disfruta en Leurtza… naturalmente!
AVISOS
⚠️ AVISOS / OHARRAK ⚠️
En estos momentos no hay ninguna alerta activada.

Sirva este aviso como recordatorio de los riesgos inherentes a la flora y fauna silvestres.