Zerbitzuak

Ihesaldi baterako behar den guztia

Urtegi irisgarria

Irisgarritasuna

Leurtzako Aisiako Natur Eremuan Mugikortasun urria duten pertsonek bermatua dute irisgarritasuna eta disfrutatzea honako elementuen bitartez:

Aparkalekua

Bi aparkaleku egokitu

Informazioa

Informazio-panel irisgarri bat, braillez idatzitako testuekin eta bidezidor egokitu batekin

Instalazioak eta zerbitzuak

Wifi estaldura dago informazio-etxolaren ondoan

Arreta eta informazio etxola

Aparkalekuaren ondoan. Leurtzako natur Gunearen informazio panelak: inguruko bidexka guztiak daude, honez gain, beste panel bat dago mugikortasun murriztua duten pertsonentzako. Mendizainak dauden egun eta orduetan dago zabalik.

Aparkalekua

Leurtzan sartzen den errepidearen bukaeran dago.
informazio eta mendizainen bulegoaren ondoan. 50 bat kotxe sartzen dira, gehienak baterian. Honez gain, desgaituentzat bi plaza daude.

Mahaiak eta erretegiak

15 mahai eta 2 erretegi unitate (8 bat lagun) daude. Pagoen itzaletan daude eta aparkalekutik hurbil.
Urte osoan zehar erabili daitezke, baina horretarako prest dauden erretegietan bakarrik. Mugikortasun urria duten lagunak bertara sartzeko bidea dago.

Komunak eta iturria

Bide nagusiaren ondoan dago komunetako gunea, 4 komun daude (bat mugikortasun urria duten lagunentzako). Komunak zabalik egoten dira mendizainen arreta orduetan.
Konketa eta iturria ditu, ura tratatu gabe dago.

AVISOS
⚠️ AVISOS / OHARRAK ⚠️
En estos momentos no hay ninguna alerta activada.

Sirva este aviso como recordatorio de los riesgos inherentes a la flora y fauna silvestres.